Ondo etorri zitzaigun azkeneko etapa motxa ateratzea eta bereziki gaurko etapari bost kilometro aurreratzea, berez Azpegitik ateratzen zelako. Eguzkiak gogor eman zuen egun guztian eta goizeko freskurak eta egurdirako basoan sartu izanak, ederki libratu genuen txitxarrina posible hura. Gure sorpresarako GR11 egiten ari ziren Sergi eta Xabier Otsagin aurkitu genituen. Sergik GR11an aurrera jarraituko du eta Xabierrek berriz errealitatera itzultzea tokatu zaio. Beraz, bakoitzak bere modura al duen hoberen sufritu dezala.


Iskineko argiak ilunabarra eta erdiko biak egunsentian

Orhi, hori, hori

Gure suita... Zelako gaua. Ez animalirik, ez haizerik, ez soinurik. La nada.

Behe Nafarroa

Zure zain geunden gu denda lehortzeko!

Hasi aurreko ritualak

Ta guk orain Iturzaetako bidea GR12tik aurrera. Hemen, GR10 frantsesa eta GRT8arekin elkartuko da

GR12a egitearen abantaila, puntu honetan, Irati basoaren panorama zabalak ikus daitezke


Gure hurrengo tontorrak ezkerraldean

Hauek gosaltzera

Bidetxo horretara iritsi behar gara

Egurgio. Hemen zubia gurutzatu eta Irabiako norantzan lo egiteko borda bat aurki daiteke.

Urkuluko Kaskoa


A matxete zioazen Belga famatuak kafea hartzen


Ale Txumilele!!

Maieneri eskerrak etxolan kantinplorak bete ditugu. Gaur ere ez dugu gaztarik hartuko eta Urkuluko Kaskoa igotzen hasiko gara

Abodi atzekaldean

Bero honekin behiei ere galbana sartu zaie

Pisuagatik zigortzen ari gaituen malda

Lehenago Behe Nafarroa genuena orain Zuberoa



Egin dugu gogorrena. Orain Oratetik jeistea besterik ez zaigu falta. 250 metro egingo ditugu hor hasten den pistatik eta ondoren eskubitara sartzen den senda hartu beharko dugu.

Basotik barrena

Iturzaetarako bide maldatsua

Sasi artetik bidea bilatuz. Baina hemen kasua ez da bilatzea, aurkitzea baizik!!


Behin malda bukatua, Iratiko Etxea hartzen duen norantza hartuko dugu GRT9. Chale de Pedrotik datorren pista izango da eta orain arte jarraitzen ari ginen Iturzaeta alde batera utziko dugu.

Mazetero naturala

Imaginazio asko asko asko botata, musikan pentagrama hasieran jartzen den sol ikurra ikusten dut


Hankak bustitzera


Apostuak eta gero erronka hankak uretan 12 segundu irautean gelditu da. Hala ere, zirkulazioa kristona hobetu dugu

Kubo ur-jauzia

Gaur plan familiar guztietan zegoen honera etortzea

Iratiko Etxetik-Otsagis konexion

Basoa han gelditu da eta gu garagardo eta bokata bila goaz herrira


Del deber...

...al placer...


Sorpresa txiki eta guzti! Maitane Otsagin. Landetara zioan eta hemen bukatu du. Ez dut hitzik Maitane! Bat: aurkitu egin garelako. Bi: zure orientazioak preokupatuta utzi gintuelako...

Hortxe izkutatu da Loren

Ta gainera hau utzi digu...

Behin kanpinean con el gran Xabier. Ourenseko fiera! Oso gustura egin ditut berarekin bide honetan elkartu naizen kilometroetan. Goraintziak eta abrazote bat hemendik!

Cuencako bi gazteak eta Sergi, bideko beste laguna. 12ak dira eta bihar 30 kilometro egin nahi ditu. Guk Jaurrietako festak direnez bertara gerturatuko gara orain garagardo bila

Restauratuak Orontzen Juanjorekin autobusaren zai. Beti bezala, mila esker Juanjo, Mila eta Unairi Iriarte Etxera sartzen uzteagatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario