GR12an oinarritua doa hiru egunetan garatu den tramoa hau. Belaten hasi eta azken orduko plan aldaketengatik Irati basoko informazio etxera iristea genuen helburu. Prebisioa aste guztirako nahiko ona eman zuten eta horrelako aukerak aurtengo uda kontutan hartuta bakarra izango zen agian. Xebitaren laguntzarekin, Belateraino joan ginen Txumi eta biok gure lehenengo etapa hastera. Jakinik pisua garrantzitsuena dela mendian, motxila handiak eramatea erabaki genuen eta malda handietan hartzen genuen martxa nabaria izan zen. Lehenengo egun honetan, Sorogainera iristea zen helburu bertan goxo afaltzeko, baina gure sorpresarako aterpe itxi eta erdi abandonatu batekin aurkitu ginen. Web orrialdean aterpearen informazioa aukitu arren, bertan ez da posible bazkaltzerik eta lo egiterik, baina aterpeak duen lateral batetan komun garbi batzuk aurkitu daitezke. Bestalde, gure sorpresarako nahita edo nahigabe, obretan ari diren etxe zati batean atea irekia zegoen eta bertan ezagutu genituen Sergi eta Xabierrek logela batetan afaldu eta lo egiteko aprobetxatu zuten. Beraz, etxean bezala.



Txumi kohete bat bezalaxe doa

Baseliza




Ostarteak izan arren egunak goibel jarraituko du bere azken momentuetaraino


Belateko aterpea han urrutian


Hau ordenadoreko fondoan jartzeko

Orain laino batzuk jatea tokatuko zaizkigu

Artalde gorria Okolinen


Ondo goaz ba

Sayoaren behekaldeko pistetatik


Ta hau, ordu hauetan agertu eta desagertu egingo da



Elizondo aldera



Ikusten! Berriro hemen da!





Barrikada bat bidean

Digestio egiten

GR11rekin batuko gara





Hemendik Urkiagara, ehiztarien mila eta bat postu


Txumiri ez zaizkio postu hauek gustatzen

Xebita, hau zuretzat!








Guk Sorogain


Adiko maldak, hau ere txapelarekin

Okolinekoak gorriak baziren, hauek beltzez margotuak




Basoan behera





Azkeneko zati hau errekaren inguruan benetan polita


Milka behia bezala, baina puntu morerik gabe


Urepelera doan bidea

Logela prest

Sorpresa Sorogainen, aterpea itxita baina ate batetik kolatzea lortu dugu gonbidatu berriekin gainera. Sergi eta Xabier

No hay comentarios:
Publicar un comentario