Astelehen goizean talasoterapiako sesioak ondo aprobetxatu eta gero, Ereñozu aldera joan nintzen kamerarekin Tai Chi pixka bat egitera. Larregaineko sagardotegiaren aldamenean kotxea utzi eta Urdaburura doan bidea jarraitu nuen izotz plaken gainetik salto eginez. Gau hotzak izan genituen larunbat eta igandekoak eta bide guztian nabaria izan zen. Kontuz joan behar zinen, batez ere Urdaburutik jeisterako garaian, hala ere hegoaldeko haizearekin nahiko gustora joateko eguna izan zen. Goiz partean eguzkiak dotore eta arratsalderako zerua zikintzen joan zen. Bueltarako bestalde, dolmenen itzuliaren zatia utzi nuen Akolako gainetik pasatuz.
Gailur dexente egongo dira egun guztian zehar bistaratu daitezkeenak. Hernio horietako bat.
Belarmetak bilutsik
Bailarari begira
Urdabururen silueta
Arku natural bat
Bakarlari
Ezkerreko bidetik
Mendia esponja bat bezala zegoen
Eta horrela Urdabururaino
Akolako dolmena
Zoragarri zeuden koloreak goizeko ordu honetan eta hori erdi daltonikoa naizela
Eta horrela geratu da baso hori aldameneko pinu guztiak moztu eta gero
Igorin
Idoiako benta
Alde honetan haizeak gogor jotzen zuen
Zuhaiatzen artetik ikusten ziren paisaiak
Aldurara begira
Sagardo botila sartzeko primerakoa
Eta hauek berriz txikitu eta kubata barnean sartzeko
Hamaiketakoaren txokoa
Lurrean aurkituriko poematxo hau
Normala, horrelako adar erraldoi batek ezin diezaioke grabitateari eutsi...
Azkeneko aldapak
Urdaburuko gurutzea
Buzoia
Añarbe
Eta bertan zeuden bistetako batzuk
Aiako Harriak
Donostiren alderdi bat...
...eta bestea. Olatuak nabari dira
Txingudira
Jaizkibeleko antenak. TDTa dagoenetik hauek beharrezkoak dira oraindik?
Larrunarriren gailurra
Idoiako parkinean inor ez
Beste bakarlari handi bat
Eta honek butaka gustora hartu du
Eta Borjaren deiarekin, hemendik Igorinen pareraino
Kartelak norabide guztiekin
Zerra txiki horretatik nator
Hegoaldeko mendiak zuri-zuri zeuden
Donostialdeko beste markoetako bat
Akola
Gaur etxean bainatuko naiz
Aiako Harrien presentzia zuri beltzean
Akola
Larregain behean
Sagastietako trikuharria guztietatik hoberen zaindua dagoena
Zuhaitza, trikuharria eta Urdaburu atzean
Eguzkia jeisten doa...
Ibilbidearen azken zatian
Izugarrizko izotz blokea
Marka gorriak, aurreko izotz bloke hori altxatzen saiatzeagatik...
Flex atea
Belarmeta