Zumaiatik Donostiako irteera aspalditik nuen gogoan. Ibilbide lasaia eta Zarautzerainokoan mahatsondoz beterikoa. Oraingo honetan motibazio txiki bat banuen buruan. Orioko aterpetxeko begiraleei bixita egitea. Guztiek aurpegi onak zituzten, gezurra zirudien bertan uztaila osoa egina zutenik. Niri ordea, okerrago ikusi ninduten. Pistinan bainatzen utzi, bazkaltzez ematen... Masaje batzuk falta zitzaizkidan. Mila esker eta abrazote potolo bat txoko honetatik.
viernes, 30 de julio de 2010
lunes, 26 de julio de 2010
Ernioren magalean
Hankak luzatzeko intentzioarekin Alkizara joan nintzen eguraldia aprobetxatzera. Bide lasai eta giro gutxi bide haietatik txakur batzuren zaunkak kenduta, hori bai, berain lana bikain egiten zutena. Astunak? Ba hurrengoa... Bide amaieran, perritxiko batzuk aurkitu eta eguzkitan zeuden tximeleta batzuek jolasteko aukera eman zidaten. Haiei segika ez dakit bietatik nork pasa zuen hobe.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)