martes, 20 de julio de 2010

Arantza inguratzen

Aspalditik genuen buelta hau emateko gogoa Txumi eta biok. Bereziki azken aldiko saiakera hura, saiakeran gelditu zelako. Sekula bizi izan dugun haize boladarik gogorrenak izan genituen, benetan eramaten zintuen horietakoa, hotza eta elurra. Beraz, Urepel mendian dagoen tontorreko esaldiari kaso egin genion "Hobe da bidean galtzea baino atzera egitea". Hala ere, azkeneko honetan eguraldiak beste irribarre bat bota zigun eta Arantzan sargori egon arren, metroak igotzearekin batera freskura irabazi genuen. Eguneko emaitza: buelta ederra, apur bat erreta eta burua ikututa norbaite edan zituen garagardoengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario