jueves, 15 de julio de 2010

Lizarrustiko mendatetik Ganbo eta Larrunarri

Oporretako bigarren eguna ez nuen beste modu batetan hasi nahi. Donostialdeko eguraldia kaxkartuta, Aralarrera joan ginen Txumi eta biok Lizarrustiko mendatetik hasita. Ideia, puntu honetatik Ganbora igotzea izan zen, baina Txumik ezin izan zion tentazioei eutsi eta Larrunarriraino igotzea erabaki genuen. Orokorrean egun borobila amaierako euri tanta batzuekin, etxera itzultzeko gogo gutxirekin eta batez ere akzidentatua batzuentzako, helikopteroz Igaratzako bordetatik erreskate bat ikusi eta aputxo bat beranduago hanka puskaturik zuen zaldi zoragarri bat ikusi genuelako, seguruenik bere kolorearen kontrakoa zen etorkizuna gainean zuelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario