domingo, 18 de julio de 2010

Arditurriko meazuloetan barrena

Larunbat arratsalden, goizeko ajea arintzeko, eskaini zidaten gonbite batetaz oroitu nintzan. Ez nuen bitan pentsatu. Euritakoa, kamera eta topoa hartuta, Arditurriko bidegorritik meategietara iritsi nintzen. Euri tantak zirela eta aukera asko ez nuen izan argazkirik ateratzeko eta kobazuloetara itxaron behar... Bestalde, mila esker beraiekin meategian barrena sartzen utzi zidaten artaldeari. Besarkada potolo bat etxetik eta ondo bukatu ezazue azken txanda.


No hay comentarios:

Publicar un comentario