Lanean hasi bai, baina oraindik arratsaldeak libre genituela aprobetxatuz, Bustok eta biok Urbasa aldera joan ginen argazkietarako gogoekin. Ez egunak, ez orduak eta ez eguraldiak ez zigun asko lagundu, baina saltxeatzeko aukera izan genuen eta argazkiak gutxi izan arren egun hura gogoratzeko batzuk jarriko ditut. Ondoren, etxerako bueltan, Urbasako kanpina han ikusita eta gaueko hamarrak zirela ikusirik, ezin izan genuen plater konbinatu bat afaltzeko gogoarekin gelditu eta gure azken aurreko stopa hantxe egin genuen.






















































































































































