Bigarren etapa honetan, GR12tik aterako gara hiru kilometro gorago gelditu zaigulako eta lehenengo zatia 11tik egingo dugu, Orreagara iritsi eta ur pixka bat eta janaria erosteko. Orreagan behin GR65a hartuko dugu Lepoederrera iristeko. Aldapa historiko bat, bereziki azken ehun metroetan ehun metro igo genituelako. Katxondeoa izan genuen laurok behin goian ginela. Hemendik aurrera, bide lasai Azpegira Urkuluko torreoi erromanikoaren aldemetik igarota. Eguna goiz bukatu dugulako, Txumi eta biok kilometro batzuk egingo ditugu mendi lepo bat bilatu eta bista dotoreen inguruan lo egiteko. GR12aren gidan, gaurko etapa Azpegin bukatuko litzateke, bertan pista jarraituta Orbaizetako bidean gorderik ez dagoen borda batetara iristeko. Ez genuen ikusi, baina esan zigutenaren arabera oso ondo omen dago. Bestalde, gure bi adiskideetaz agurtuko gara GR12ak eta 11ak norantza desberdin bat hartuko dutelako. Hala ere agurra baino, gero arte bat izango da.

Goizeko 8ak direla nabari da

Hor uzten dugu epaiketetan sartua dagoen Sorogain aterpetxea...


Motxila ez da handia, bera da txikia...

Lehenengo minututan kers guztia gastatzen ari gara F1ean bezala

Adi-adi


Txantxangurroa







Ardien depiladoreak


Horitzen hasia



Panorama zoragarria da Orreagarako bide honetan







Sergi eta Xabier aurrean doaz




Euskal Herriko Himalayen lehenengo bistaratzea



Mendiaundiko buzoia

Mendiaunditik Auritzera joateko bidea hartuko dugu GR11a baztertuz



Foto familia


Auritz

Hamaiketakoa

Un capricho muy dulce

Orreagara


Probisioak hartzen... Dendaria Sherlock Holmes izan behar zen. Pintengatik GRa egiten ari ginela bota baizigun. "Vosotros no sois peregrinos..."

Orreagan GR65a



Donejakue bidea

Beste repostaje bat



Aldapa honetako azken txanpa, baina okerrena falta zaigu...

100 metrotan, 100 metro: 100 x 100

Aldaparekin borrokan

Azken txanpa


Lepoeder

Bide honen azpian eskuinean dagoen pistatik jarraituko dugu

Xabierren paperak...

Jarraitzen ari garen pistari atzeraka begira




Xabierren goxokia azukre txute bat lortzeko



Bi mendi hauek ez ditut ezagutzen


Ttipi ttapa badator bikotea


GR12 aurrera




Urkulu eta bere eraikin erromanikoa

Indikadorea, guk jarraitu behar ez duguna...

Azpegira iristen



Azpegin gure bikotea agurtu eta bakoitzak bere bidea jarraituko du. Hemendik behera, ezkerreko pista jarraituz kilometro erdian hasieran aipaturiko borda ez zaindu bat aurkituko duzue oso egoera onean omen dagoena. Ez Irati basokoa bezalaxe...

Gure biharko etapa aurreratu nahian eta lo egiteko toki pribiligiatu bat aurkitu nahian aurrera egingo dugu

Txokolatero molinero...




De pike nike


Momentu batzuetan Aralarren gaudela ematen du



Hemen jarriko dugu denda. Ikuslekua primerakoa da


Afaldu eta ohera. Gaurkoa etapa lasaia izan den arren nekatuak bukatu dugu eta

Bihar arte, ayo

No hay comentarios:
Publicar un comentario