Baietz ba, denbora aurrera dioala. Nire kintakoek esaten dutenez, gero eta arinago gainera. Bi urte bete ditu aurtengoan kamerak eta trote handia eman izan arren (erorikoren bat barne), arazorik gabe pletoriko jarraitzen duela dirudi. 2010-2011ean ateratako argazkiak asko izan dira. Ordenagailu aldaketarekin gaur aritu naiz argazkiak txukuntzen eta hasiera batean 2009-2010ekoekin alderaturik gutxiago izango zirela ustez, eskrutinioa zeharo aldatu zait.
Momentu desberdin asko bizitzen ditugunak urtero, monotoago zein berriagoak jarriko dizkizuet. Hala ere, behatza ez dakit fintzen edo okertzen arituko naizen. Eskubiko begiaz berriz dudarik ez dut, okertzen.
Momentu desberdin asko bizitzen ditugunak urtero, monotoago zein berriagoak jarriko dizkizuet. Hala ere, behatza ez dakit fintzen edo okertzen arituko naizen. Eskubiko begiaz berriz dudarik ez dut, okertzen.

Txumirekin trabesiaren bat egiteko

Lasaitzeko tokiak aurkitzeko

Afariko postrea jateko

Barbakoa ederrak egiten jarraitzeko

Betiko toki berdinetatik paseatzeko

Vivakeatzeko

Kuadrilan Slohtien urtea izan da...

Bidelagun berriak egiteko

Oporraldietarako

Udazkenerako eta konpromezu handiagoetan sartu baino lehenagoko irteerak aprobetxatzeko

Donostirekin ez aspertzeko

Perspektiba berriak bilatzeko

Filtro berriak probatzeko

Udaran lan egiteko...

Egunsentiak bilatzeko

Tripodea faltan botatzeko

Basoetan galtzeko

Betiko jakekak horrelako tokietan sufritzeko... Non izango nuen Espidifena?

Leku berdinetaz ez aspertzeko


Gurasoei kasu apur bat egiteko

Galtzeko

Igeldon txikiak bezala ibiltzeko

Artalde berri bat akonpainatzeko

Estreno berrietan parte hartzeko

Kontzerturen bat jotzeko

Irati basoaz honela gozatzeko

Irtenbideren bat aurkitzeko

Lehenengo aldiz argazki bat debekatzeko. Nahi nuenari ezin izan nion argazkirik atera, baina kartela mundial geratu zitzaidan. Port Aventurako tipoak oraindik ere enfokatzen jarraitzen nuenean ez zuen situazioa ulertzen...

Euskal Herritik irteerak egiten jarraitzeko

Enkuadre eta argazkiak lapurtzeko...

...retokatzeko...

Jatortasuna aurkitzeko

50 urte ospatzeko

Lanarekin disfrutatzeko

Beste urtebetez horrela jarraitzeko

No hay comentarios:
Publicar un comentario