Abenduko akuedukto arraro horretan eginiko mendi buelta da. Euskal Herria aldizkariko argazki eder batek bultzatua, tokia ezagutzera joan ginen. Betiko esaldia da, baina harrigarria Egipton egonda, Urkuluko inguruetaz oraindik ezer ez jakitea. Lehenengo bisita bat izan arren, agendan borobildua dut zonaldea hobeto ezagutzeko. Martxa lasaiean joan ginen eta ez genuen inongo tontorrik egin, hala ere, Aizkorri eta Urkulu uharkaren planoak zoragarriak izan ziren. Buelta zirkular bat egin genuen kotxea Goroetan utzita, Kurutzeberrira igotzeko. Baina ordua ikusita, piskolabisa hartu eta buelta egin behar izan genuen. Behintzat hurrengorako atea irekita utzi dut.


Gurasoak


Udalaitz atzekaldean




Hau da zonaldeko maisuaren etxea... Horrela bai!

Maisuarena baino, klaustroarena esango nuke...



Honek ttipi ttapa baina aurrera

Eskerrak aitak bideak irekitzen dizkigun aurretik


Irteerako klimaxera iristen


Urkulu eta Goroeta herrixka


Aita beti bezala adarra jotzen


Anbotorantz begirada bat




Guregatik honeraino iritsi gara

Bertatik ikusten zena

Arantzazu ondo ezkutatua. Gaur hortik ibiliko da Conde...

Bordak eta Santikurutz baseliza. Hor dagoena, baina hemendik ikusten ez dena

Hor txuletaren bat jartzen ari dira



Izarraitz mendizerra aldera begirada bat

Hauen txiste guztiak entzuten ziren

Tontor eta hodei baten arteko elkarrizketa

Santikurutz hura izango? Ez dakit... Baina itsura guztia du

Uribarri aldera


Bokata eta gero nola aldatu zaien espresioa

Goragotik


Bordatxo xalatu bat

Bidetik aterata, baina guk honi jarraituko diogu... Zelai berde batetik

Berriro Udalaitz parez pare

Aitak turboa jarri eta badoa...

Itzaletan dago eta ez zaio ikusten, baina dagoeneko behean da. Badoa...

Anboto aldera













Hasi dugun bezala. Eguzkiaren ingurura iritsi behar ginan, baina gurkoan hegazkin horren inguruan bukatu dugu...

No hay comentarios:
Publicar un comentario