Irteera hau pendiente nuen argitaratzekoa. Iosuk ez zuen sekula Txindoki igoa eta Ganbotik pasatuz itzuli zirkular bat egiteko aprobetxatu genuen eguna. Badirudi berarekin noan bakoitzean lainoen fenomenoa izaten dugula. Behean itsusi eta altuera hartzen goazen heinean eguraldia borobil gelditzen zaigu. Gaurkoan Iosuren abizenaren omenez Ganboko larretatik, putreen bazkari eder bat kontenplatu ostean bertara igoko gara, ondoren Txindoki igo eta berriro ere Larraitzera itzultzeko. Beste klasiko bat izan arren, zelaietaz maitemintzeko aukera ematen dizun irteera bat da eta zorte apur batekin bakarrik eta zure munduan joatekoa.

Parkinaren itsura

Honek Txindokiko koordenadak botatzen

Oraingoz ondo goaz

Badirudi berriro ere lainoak behean utziko ditugula

Izerdia botatzen. Eskerrak ondoren Larraitzen sagardo botilak freskatzen utzi ditugula

Ez bufanda, ez bonbatxo... Ikasi du jazten!


Hemen dena garbi


Antonio



Bidetik desbideratu eta Ganboko larretatik jarraituko dugu

Panotxo bat

Ikuslekuaz gozatzen, eguna ederra atera zaigu eta



Ganbo bidean


Inguruko mendien seinalizazio mahaia

Han Larrunarri

Festa eta usaia hemen inguruan dabilena

Ez da ikusten baina erdian hil berri den arkumetxo bat dago

Eta nik teleobjetiborik gabe...

Izugarria nola mugitzen zuten arkumea...


Iosu gerturatzerako joan egiten ziren eta iskinetan zai geratzen ziren noiz karga berri batetara itzuliko


Lasai, hau ez da arkume hori. Kattagorri baten burezurra akaso?


Aldapa gora eta Iosu txupopteroengandik ihesi



Ganbo gailurrean

Hamaiketakoa eta geldiune tekniko bat



Bere abizenak ia mendi honen izena simulatzen du

Gailurreko argazkia

Beste bat. Bi atera behar izaten dira ziurtatzeko!

Buzoiko txaplata

Sakana aldera




Gaur behorrek erromeria zuten


Amezketa han behean

Behean hegazkinaren zai gaudela...

Hegaldia hartu eta....

Txindoki gora! Ez zenekitela Aralarren aeroporturik zegoenik? Gaurko xedea betea

Kotxea eta sagardo botilak han ditugu

Euli puñeteroetaz aldendurik momentua disfrutatzen

Ordizi eta Beasain



Zaldia edo astoa? Ba! Astozaldi bat eta fuera!

Mareaturik zegoen neska bati espidifen bat eman eta gero aurrera. Espero on egin izateak...

Aurreko aita eta seme alperra. Kasketarekin ez zuen ibiltzeko gogorik, baina urteekin sagardoaren deia entzuten ikasten duenean ikusiko du nola espabilatu beharko duen...

Han goian egon gara

Azken geldialdi teknikoa eta bazkaltzea

kaixoooo anartz!
ResponderEliminarjo ze argazki politak! zenbat denbora zutaz ezer jakin gabe baño ikusten da primeran zabiltzala!
muxu bat oriyotik
Anonimo bezala sinatu eta gainera muxuak banatzen? Mila esker potxolo edo potxola agronima.
ResponderEliminarMuxu bi Donostitik ere!
Bi aukera ezagun ditut: Alex edo Maialen!