Abesbatzan urte batzuk generamatzan mendira joan behar ginela esaten eta Joxeri esker astebukaera konpleto bat pasatzera joan ginen. Larunbatean mendira eta igandean padelera. Hauek larunbateko argazkiak izango dira bakarrik, igandea ez zelako oso gloriosoa izan Etxebe eta biontzako. Uste dut 6 joko eta bat gelditu ginela...
Eguraldiak sorturiko duda handiengatik Bisaurin aukeratu genuen eguna pasatzeko. Eta asmatu. Goiz partean eguzkia ikusteko aukera izan genuen bezalaxe, arratsalderako eta Lizarako aterpetik ehun metrotara ginela kazkabar ederra izan genuen. Hala ere, jetsieraren azken urratsetan euriaren tronpetek etengabe bazilatzen joan ziren. Arraroa, bi abeslari finekin nindoalako eta abesbatzan bereziki mito bat direlako: Kitolis eta eta Cantares...

Euririk ez ingurune honetan


Koloretsu

Jaca hor nunbait. Atzekoa Peña Oroel ???

Gaurko bi pertsonaiak. Gutxi agertuko dira argazkiekin oso sensibleak direlako...

Aurrera

Aurrerago


Atzerako begirada bat

Norbaitek urrutitik hiru mendizale zirela esaten zuen harkaitza

Ez da errekara iristen eta pixarrekan utziko dugu




Ehiztarien aterpetik metro gutxira



Oraindik ez duzu eguraldia sinisten

Bi bajo/baritono. Gorrikoa Cantares eta urdinekoa Kitolis...

Baso-zaindarien aterpea

Irteerako klimaxa

Eta guk aldapa horretatik gora


Vivac bat egiteko toki aproposa dirudi

Sarrioen pasea

Wally aurkitzea bazalaxe da, baina eskubitan behean

Zoragarria ezta?

Goragotik


Guk orain eskubitan dugun tontorrera igo behar gara. Harri suelto asko baina piano-piano burutzen dena

Eguraldia ere goibeltzen joango da eta altura hartzearekin...



Azken tramoan sartua


Apenas ikuslekurik dugula, hamaiketako txikia eta bizio txikiak hotzik ez dago eta


Hiru baritontoak

Eta behera

Bisaurinen mendebaldeko jetsiera aldapatsuetan

Joxe badirudi hasarretu eta ez gaituela itxarongo


Han eskubitan Lizara berriro ere

Hau belztuz dioa

eta kamera gordetzeko montua iritsi da: plisti-plasta

Azkena hauei, behi pirenaiko jator eta guapoak iruditzen zaizkidalako

No hay comentarios:
Publicar un comentario