Lagun batek esana. Txinatarrek bizitza septeniotan kontatzen omen dute eta nik hasi dudana, bostgarrena, aldaketen garaia izanen da. Arrazorik ez zaie falta, gazte izan arren beste begi batzuk jartzen dizkiozulako bizitzari eta momentuz zure interesen araberako aukeraketa gutxi gora behera egina izan arren, proiektu horiek gauzatzeko indarra eta energia geratzen delako.
Larunbat honetan hirukote bat animatu egin ginen. Ez naiz ni toki jendetsuen zale, baina Aiako Harria aukeratu genuen buelta bat emateko. Benetako arrazoi ez zen hau, Pikoketan esperoan genuen sagardo tragoxka eta kroketa razioa baizik. Ideia argirik gabe, tontor batzuk egin eta Txurrumurrun hamabitakoa egin ostean, bueltako bidea egin genuen. Bestalde, Edurneren botak estrenatu genituen, hala ere ez dakit Condek modeloarekin ondo asmatu zuen.


Conde, Edurne eta bere botak

Jarraitu beharreko bidea. Atzean, elfo batzuk

Kartel informatiboa


Pelotoian sartuak

Eta aurrean duen tortila ikusten ez diozuelako...


Honyarbi. Lehengusinak esango lukeen bezala...


Larun

Motxilo XXLL eta Cat Woman

Txumiren "La Cara Norte"

Arditurriko meategiak





Nondik sartu ginen?


Baina, nondik sartu ginen? (argazkirako prestatuak daude, ez zen hain estremoa izan)

Hau azaldu zitzaidan instantaneako momentuan...

Conderen afizioa, mendi guztietako buzoiak kuxkuxeatzea

Txurrumurru


San Anton

Beste batetarako utziko dugu, hamabitakoari tarte egin behar diogulako

Cat Woman style

Cat Womanen makil teknikoa... No coment!




Ale, kroketak hozten direla eta!

Hauek hiru razio bana jango zituzten Pikoketan



Hendaya, Irun eta Hondarribia


Bota berriak bai eta erorikoa ere bai! Foreal marka hau... Ez dakit autentikoak diren...


Martxa berreskuratua

Uooooooo... 943!



Edurneren mendiko kita... ¡El fucsia que no falte!

Oso politak anartz! eginbeharreko mendia zen jeje...
ResponderEliminarHala ere, hurrengo batean sokak eta kaskoa eraman beharko degu, zurekin ez delako mendi errazik existitzen...
Eguneroko kroketa irabazi egin behar delako.
ResponderEliminar