Egun borobila iragarria zegoen eta gurasoekin mendi buelta ematera joan nintzen Onddi eta Muliskogainera. Ezagun askoren topatu ginen bidean eta ez zen harritzekoa Onddiko aldapa etenik gabeko erromeria batetan bilakatu zelako. Ondoren, gurasoek ezagutzen ez zuten Muliskogainera iritsi eta hamaiketako dotore bat egin genuen, niri behintzat bazkaltzeko gose guztiak uxatu zizkidana. Eskerrak gero usaiek berriro ere sabela irekitzen dizuten. Beraz, igandekoa buelta lasaia. Metro askorik egin gabe ikuslekuaz gozatzeko aukera izan genuena. Eguraldia berriz, zer esanik ez. Espero gutxi barru berriro ere bertatik pasatzea.

Baserria belarmeta bilustuekin

Aita

Zonalde honetan oheen plan renovearekin badakigu zer egiten duten

eta hau beste bat


Ama


Lehengo zaharra eta egungo berria

Artaldea



Berde-berde

Aballarri ateratzen da




Ta hauek hamaiketakoarekin dagoeneko...

Hemen amarekin filosofia berri bat hasiko da

Hogei urrats eta geldiunea

Aita badoa, ez du ezer jakin nahi eta...

Hernio

Eta Donosti

Ba beste hogei. Pixkanaka-pixkanaka mendia egiten

Hauek barrenak bota zituzten, baina orain tertulian ari dira


Gaurko txapelduna

Romeo eta Julieta

Arano

Adarra bisitariekin


Getaria

Donosti aldera

Jaizkibel

Onddiko buzoietako bat

Joxe lagunarekin berriketaldia eta gero behera




Muliskogaina

Aitaren posea (benetan) eta amaren gosea

Tokiaren panoa



Argiak eta hodeiak. Ipotxa, nire aita

Mendiz mendiko ikurrak


Bitxiloreen artetik, bitxilore erregina


Lehengo artaldea

Haur-ninja errealista. Ez dakizue makilarekin zelakoak egiten zituen

Aitonaren bizarra


Azkeneko aldapa bat

Norbaitek edabeak prestatzen pasa du denbora. Putzu guztiak honela zeuden. Haur-ninjak akaso?




Gurasoen laguna den " El Plastirekin" topatu ostean, etxera

No hay comentarios:
Publicar un comentario