Ostiraleko eguraldi biribila eta gero, larunbatean Tolosa eta Zarautz batzen dituen ibilbidea egitera joan nintzen Ernio eta Pagoetako zerrak pasata. Eguraldiak dexente lagundu zuen. Egun guztian ostarteekin ibili nintzen eta arratsalderako hodeiak nagusitzen hasi ziren. Lasai ibiltzeko eta argazki batzuk ateratzeko gogoa, baina bereziki ibiltzekoa. Medizina ona izaten da barrenak hustu eta pilak kargatzeko. Goizeko zortzietarako Tolosatik atera eta hiruretarako Zarautzen nintzen etxera itzuli eta siesta txiki bat egiteko. Izan ere, gauean Txokoloren despedida genuen eta afaltzeko gosea egin beharra zegoen. Nobedade bezala, topoan lehenengo aldiz kontrola egin zidatela motxila hustuz, DNI eskatuz eta gainera probokatuz zu urduri jarri nahian. Ta egia esan, nire izenarekin papeleta guztiak ditut sospetxoso izateko. Argazki kamera erakusterako garaian, begira geratu zitzaidan eta ea kamera bat zen galdetu zidan. Gogoa ematen zizun tostadora bat edo asaltorako rifle bat zela esateak... Dudarik gabe, agendan borobiltzeko trabesia horietako bat da. Bista zoragarri asko eta zelai berde asko gurutzatzeko aukerarekin.


Mundaizeko zubia

Zuretzako dira...



Galtzen ari naizena

Nire trena!

Datorren astean hemen tokatzen zait ensaiatzea...


Argazkiarekin batera argiak itzali egin dira. Magic!

Merkatua prestatzen


Presumida. Argazkira prestatu zen eta guzti!



Aralarrera ere argia iristen hasi da

Nire bidea

Hori ez da nire bidea

Bi horiek gosaltzen

Badatorrela!

Txintxo-txintxo geziak esaten duena

Han goikaldean ere eguzkia ematen ari da

Egun on. Bale ba, hurrengoan klable gabe...

Hau ere ez da nire bidea




Malloak. Han ere, udarako egunseti bat harrapatzea zogaragarria izan behar du



Gaur arkumea izan dut bazkaltzeko. Beee!!






Oilarrak entzuten ziren nonahi

Seinaleak eta ibiltarientzako talasoterapia zentrua...

...gero mendiak glamurrik ez duela esateko...


Tolosa behean geratu da



Alfonbra gorria edo hau. Nik hau nahiago


Koladero koladero...




Nire gaurko lehen geldiunea

Bederatziak izan arren nire hamaiketakoa

Berriro maldara



Bide hartatik etorri naiz


Kokatu zaitezte. Erniotik-Tolosara ikusten dena


Hauek ni jateko prest

Piriak


Erniozabal


Uraiz. Taberna ez, mendia. Farreros!

Aizpel


Durango aldea. Eskubitan, hain itsusi egin duten Oiz

Ernio...

ta bere gurutzeak

Iñigo. Zure aitak egina, ezta?

Uztai famatuak

Aitonak esaten zuen, haragirik hoberena Errexilekoa izaten zela

Azpeiti aldera

Zelatun

Nagusiak poteatzen eta gaxuak egonian



Handik etorri naiz

Lizeotar asko bidean!



Prestatzen ari dira

Iturriotz






Ernio atzean gelditzen ari da


Bazkaltzen Aia bistan dudala

Jarraitu beharreko bidea



Inaugurazioan boteilarekin fuerte xamar eman zioten


Erlo

Ernio atzerago oraindik, aurreratzen ari garenaren seinale




Zelako alfonbra


Txikitako gerrak egiteko


Helmuga hor da


Eskerrak zaldiak direla eta ez katu beltzak

Pagoeta

Tu tu! Tu tu! Hodeiak sartzen hasi dira


Anaiak dirudite









Orain artekoan berde-berdea pistarekin topatu garen arte


Iturritxo bat

Momentu honetan zegoen txuleta usaia ikaragarria zen

Eskubitara jetsi dudan belardia

Zabortegiko langileria




Kolore-kolore

Pagoeta estali da

Zarautzeko etxe moñoño batzuk...

Tren geltokia

No hay comentarios:
Publicar un comentario