Gaur, Belateko mendatera gerturatu naiz oporraldiko astearte honetan Saioa eta bere inguruak ezagutzeko asmotan. Eguzkiak ez du lagundu ibilbidearen azkeneko zatirarte eta haizeak gutxiago. Gailur batera hurbiltzen zinen momentu bakoitzeko, orrazkera guztia pikutara bidaltzen zizun. Hau metafora da, ez pentsa mendira joateko orraztu egiten naizenik. Amak Nenuko potearekin orrazten ninduenetik, uste dut ez dudala berriro ere orrazi bat ikutu. Irteerari dagokionean, Saioa eta Okolin, Euskal Herriko atalaia horietako batean bihurtzen da. Begi bistaz momentu batetik bestera beraien gailurretatik toki desberdinetara bidaiatzeko aukera ematen dizuna.


Hau pasatzen da ondo ez gosaltzeagatik

Berdetasuna gure inguruetaz jabetzen ari da

Gutxi ez balitz naranja ere sartu digute



"Verde que te quiero verde"


Orain basoa utzi eta amaierararte utziko dugu

Baseliza amaierarako ere

Ikusten duzuenez, hesia pasatzeko mila ta bat aukera

Eta hemen berriz, bat bera ere ez

Karteltxoa

Bistak zabaltzen hasi dira. Nire hasierako bidea, behean eskubitan ikusten dena

Panoramikoan Belatetik

Aiako Harriak atzekaldean

Igoera hau eskailera erraldoaik igotzea bezalakoa da

Gora

eta lautada. Azkenatz

Hurrengo punta hangoa


Abereak ere oporretan daude, ez da inor ageri


Menirra eta barailak. Tate! Hemen Obelixek bere hamaiketakoa egingo zuen

Bai txiste txarra zen, baina... Gartzaga

Behera haizeak gogor jotzen zuen eta

Hurrengo puntak

Okolin. Iparraldera

Egiten duen haizearekin ez zait harritzen hostorik ez ateratzea

Autopista berdea

Gartzaga


Ba hori, GR12

Iparraldeko laukote jator batekin hizketan aritu ondoren, gora Saioara

Tipi tapa tipa tapa, KO-RRI-KA!!

Nik erritmoa jetsi beharko det bestela ez naiz tontorrera iristen

Saioa

Termometro bat izan liteke?


Beste panoramiko bat. Dena ikusten da, lastima eguraldia...

Azkeneko bat...

Hau, ez dakidala zein den...

Truko magikoa. Alde batetan nago...

Xioop! Beste aldean nago! Ez galdetu nola


Okolineko buzoia

Hor nonbait egongo zara, beraz agurtutzat jo zaitezke

Mugarriak


2...

3...


Begira non zeuden...

Algorrietako Gaina

Gaurko tontorrak ikusi daitezke

Nahigabe ateratakoa, baina gustatzen zait eta depilatzearena ba ez, oraingoz ez

De la muerte

A la doncella

Berriro basoan

Ipotxak noiz aterako zain

Honi deitzen zaio "otxotea"

Bietako bati jarri beharko diot waypointa. Loiketako Gaina

Nire oinak eta Saioa lotuz. Hemendik aurrera zuzen basotik behera. Kontuz, ez du misteriorik basoa oso garbi dagoelako. Beheko pistara atera arte jarraitu behar da eskubirako norantza hartuaz

Zelako bakardadea eta lasaitasuna

Momentuaz gozatzen

Nola gustatzen zaizkiten baso hauek!


Bakarra izan arren nolako kolore festa

Eguzkia agertu da




Pista honetara iritsi arte. Nik alanbrada pasa det... Txapuzero ezta?

Errekatxo

Jauzitxo


Ez nekien nola laburbildu eta horrela geratu zait: Belateko Santa Maria Monastegi eta Ospitalea

Erromesak errekuperatzeko erabilia izan zen

Amorfoagoa. Ez da horrelakoa zaharra delako... Txapuzero hutsa naizelako

Barrutik

Elizaren hormak eta kontra-hormak. Nire lankide batek esango zukeen bezala: "eta ez larunbat gauetan pixa egiteko komun publikoak"

Eguzkia atera eta nola irabazten duten koloreek

Ba agur Belateri

Gailur eta baso horretatik jetsi naiz maldan behera

Eta lapurketan egoten diren parkinera iristen ari naizela...

Kotxea oso osorik dago
