Larunbat honetan, Conde eta Edurnerekin irteera txiki bat egin nahi genuen bereziki bere kotxe berria estrenatzeko! Polita izaten da, pixkanaka zure proiektu horiek nola egi bihurtzen joaten diren. Beraz, itsasontzia balitz bezala, txanpan botila autoan puskatu, aurreskua dantzatu, zinta moztu eta Mandubitik Murumendira joan ginen gose pixkat egitera. Bidea lokaztuta zegoen eta argazki batetan ikusiko den bezalaxe argi geratuko da. Eguraldi tristea, baina egun borobila, bereziki ondoren Matxinbentara jetsi eta menu ederraz gozatzeko aukera izan genuelako. Oraingo honetan, kotxea ez nuenez sagardo botilak hustutzeko baimen guztia izan nuen eta ondoren sartu zitzaidan logurea mundiala izan zen. Inbidi pixkat emateko menua idatziko dizuet. Pikatzeko: urdaiazpiko, frito eta entsalada eta bigarren oilasko, txuleta eta arkumean (bertakoa eta burduntzia egina). Postrea beti bezala, gazta tarta eta sagar tarta. Ta amaitzeko, ebaki bat. Konpleto.

Labordetak motxilan zeramatzan liburuak izango dira...


Mordor!


Txabolita bat

Jon eta Edurne, Edurne eta Jon

Gaurkoan jarraitu beharreko koloreak



San Gregorio

Nire botak. Prakek berriz, polainen nostalgia dute buruan...




Zuhaitz luzeak, Jon bezala...


Murumendi ikusten hasi gara


Aizkorri ezkutatuta

Ta gu baserritxo horretara

Trikuharria

Baina Edurnerentzat eserlekua...


Bakarlari bat



Ze kargatua ikusten dudan ataka

Baserria han behean geratu da eta arnasa berreskuratzeko argazkitxo bat

Ardiren batek hotza pasako du gaur gauean

Edurneri bateria agortu eta kargatzen utzi dugu 5 minutuz

Iturria


Ehiztariek zelako zalaparta sortu zuten bailara osoan...


Azken txanpa




Hamaiketako gutxi

Azpeiti aldera

Aiora eta Nerea! Jaso dugu zuen mezua. Ikusten da greba egin zenutela... Letrarengatik, Aiorak 8 urte izango ditu eta Nerea edo Naroak 5!




Bakoitza berera, bata posean eta bestea jaten




Orain azkar kotxera mahaia hartua dugu eta

Zuhaitz bi


Santa Agedako makilak


Pottoka


Peregrinue




Hau kezkaturik dago lokatz piloarengatik

Matxinbentako dorrea


Baratzerako hauek


Gure kuadrilako segunditoa


Frontoi berria

Frontoi zaharra. Zenbat pilota ez zitzaizkigun txikitan aldameneko leiho horretatik joango...


Herriko Txikiparka




Digestioa jeisteko urtegitik mila metro egingo ditugu



Lehenengo markekin preokupatzen hasi da. Ohitu dadila ba...

Ondo lotua gainera!



Ibaieder


Presa



Oso oso politak anartz!!
ResponderEliminarBeste buelta bat emateko gogoa sartu zait argazkiak ikusterakoan, hurrengo asteburuan berriz!
Zuk agendari behar bezala erreparatu diozu astebukaera honetan irteera bati tokia egiteko? jaja
ResponderEliminarBaina errepikatuko dugu sin falta!