Lanean batzutan ideia sanoetarako burutazioak izaten ditugu. Behar bezala logistika guztia pentsatu eta gero, hankak eseki eta pedalak hartu genituen Zaraitzu bailarako alderdi ederrenetaz gozatzeko. Bizikletak kargatu, hiru sorginei jarraitu, Orontze herrian kokatuta dagoen Iriarte Aterpetxean gaua pasa eta Irati basora abiatu ginen. Aspaldiko partez, eguraldi zoragarria. Momentu txiki batean lainoak sartu ziren ipar-mendebaldetik baina Abodik bere lana egin zuen mikroklima txiki hark jarrai zezan egun bukaera heldu bitartean. Etapa gogorra, baina bakoitzak bere erritmoa hartuz gero egin daitekeena. Amaieran, pajara gogor bat eta gero, podiumetik kanpo geratu nintzen eta honela geratu ziren hain klasikoak diren sari banaketak:
- Jardunaldiko irabazlea: Mariarentzako. Azkeneko metrotan jotako atakearekin parkineko iturrira lehenengoa iristea lortu zuelako.
- Farolillo gorria: ba niretzako. Azken metrotako txakalaldiari buelta ezin eman ibili nintzelako.
- Modelito edo konjunto hoberenaren saria: Iratirentzako. Prakak eta maillota, marka desberdinekoak izan arren konjuntaturik geratzen zitzaiolako eta honetaz aparte izen eta abizenak baso eta bailararen berdinak dituelako. (orden honetan)
- Kordinatuarenaren saria: Unaientzako. Zenbatetan erori zinen?
- Arrantzale hoberenaren saria: Irenerentzako. Erreka gurutzatzerakoan bizikletako sestuarekin pantxitoak arrantzatzen saiatu zelako. Hau datorren irteeretarako espero tradizio batetan bilakatzea.
- Erreportairik hoberenaren saria: Irene edo nire artean, Iratik bere kamera parlantxin horretatik "fotos con sonido" izeneko artxiboekin gainditzen ez badigu.
- Erritmo aldaketa bortitzenaren saria: Iratirentzat. 15km egin ostean, aurreko frenoak berak nahi ez zuen efektua egiten zuela konturatu zelako. Hau konponduta etaparen beste zatia lidergotzan egin zituen txakalaldia sartu arte.
- Gida, sukaldari eta interprete hoberenaren saria: Unaientzako. Ez dago dudarik.
Saria: Irabazle guzti hauen artean probatu ez genuen gazta osoa izango du opari.
Aterpetxeko afarian

Nik uste, bost urteko haur batek antzekoa erosiko lukeela





Taplako mendatean

Behean lainotsu eta goian ikusten dezue

Euskal Herriko Himalaya



Irene, Irati Salazar Extreme, Maria eta Unai


Prestakuntzan




Irabia ezkutuan







Ikaragarria uretan zein ondo ikusten den simetria



Ze alai zebilen. Ez zekien etorkizunak zer zekarren gordea


Oraindik hosto gutxi batzuk tente jarraitzen zuten

Irene Extreme (berak badaki)

No shepherd. No cheese. Ba baserriaren argazki batzuk


Magurdiak bai onak!


Hori, Orhi




Beste sarrera











Honek kamarak bere zerbitzura. Alde batera

Gero bestera




Cada loco con su tema




Iragarrita zegoen frentea

Maria primeran!


Irene eskubitan txiki-txiki

Irati frenoarekin







Irati frenoa kenduta


Ying/Yang


Serio hartzen ari dira gaurko etapa







Chaleteko atezaina "Pedrito"







Orain Coca Colarekin, jeloskor jarri delako





Janariarekin aurrean ezinezkoa argazkiari begiratzen ateratzea

GR10eko tramoan bizkletak bizkar gainean pasa ostean

Itsuosin edo Cubo ur-jauzia












Eguzkia altuera galtzen doa

Hauek ihesaldian doaz!







Seminarista bat dirudit



Gasolinako 20 eurorekin garbiketarako tiketa ematen ziguten




Muskilda

"Los Danzantes de Ochagavía solo bailan tonterias"






Goizeko argazki berdina




Nola ez, bai sari banaketa, bai komentarioak eta baita argazkiak ere primerakoak! baina ez dut uste nire arrantza saioa berriro errepikatuko detenik! erreka, salto batean zeharkatzen saiatuko naiz eta! como hay dios!! jejeje!!
ResponderEliminarIrene
Mila esker Irene! Eskerrak eguzkia egin zigula oin horiek pixkat berotzeko. Egin genuen entrenamenduarekin seguru naiz ez zarela birritan harri berdinarekin aurkituko...
ResponderEliminar