Aurreko urtean Lakaben eginiko egonaldiaren argazki batzuk sartu nizkizuen bezalaxe, aurten ere oso antzekoak izan arren emozio berezi bat pizten duen herria erakutsi nahi dizuet berriro. Komunitate txiki hau nafarroaren iparraldean dagoen herrixka da eta duela 25 urte hasi zen proiektu hau martxan. Beraiek dira herria mantentzeaz arduratzen direnak eta bertakoek egingo dute posible neurri handi batetan herriaren proiekzioa eta behar primarioen materializazioa. Adibidez, joandako astebukaera honetan berezirik erremolatxa, letxuga gerezi eta naranjak ziren protagonistak bazkari eta afarian.
Sagardo, garagardo eta bestelako produkzio harrigarriak egiten dituzten arren beraien herrirako, ogia da beraien konpromezurik handiena. Nafarroako okindegi desberdinekin duten demandari aurre egiteko ezinbestekoa dute orduak okindegian pasatzea. Prezioz ez da ogi merkea izango, baina bikaina izateaz aparte guztia aprobetxatzen da eta etekin hau ateratzeak merke egiten du. Diru ingresurik handiena ere bertatik etortzen da eta honek herriari bultzada handia ematen dio dituzten makina bat proiektu aurrera ateratzeko. Aurtengo berrikuntzen artean deigarrienak, kotxeak konpontzeko tailerra eta haurrentzako eskola txiki bat izan dira. Beraien irakasleak dituzte eta beste batzuk berriz kanpotik etortzen dira. Momentu honetan hiru haur daude eskolaratuak, baina herriko emakumeen sabelak eta umeak ikusita gehiagora joango da momentuko eskola txiki geratuz.
Berak ez du irakurriko, baina herriko pertsonita batekin egoteko aukera izan nuen. Herritik paseatzen nengoela begiradarekin komunikatu nahi zuela sentitzen zen, izan ere bere adineko beste pertsonarik ez zuelako. Komunikatzearen beharraz ireki eta hitz egiten hasi ginen eta bere eskola eta lanak erakutsi zizkidan aurrerago argazkitan ikusiko dituzuenak.
Azkenik, eskertu egonaldi hau posible egiten duten logistikako organizatzaile eta kontaktu guztiei.

Eskulan earra

Arduren eta bestelakoen arbela




Otorduetarako deia





Gero infusioa egiteko erabiliko ditugun belarrak: Melisa

Eguzki-lore

Lauak borobilak eta esanahi antzekoa




Bide hauetatik piano bat igo zuten errepiderik ez zegoenean...



Bizileku den eliza

Alde partikularra

"Publikoa"

Lakabe sortu aurreko belaunaldiaren hilerritxoa

eta oroituetako batzuk


Hilerriari ez zaio detailerik falta




Bakarti baina disdiratsu zegoen



Baratzean eroritako txorimalo bat

Lasto eta bustinezkoa etxea

Tximistentzako edo?

Ikusiko dezuenez ez da ezer falta. Kiroldegiaren partean sartuak gaude!

Txiki Park artesanoa

Baratzetako bat


Lurra lantzeko tresneria

Bide hau ere aurtengo berrikuntza da


Makailurik ez dudalako bestela zelako piperrada!

Argazki honi ez diot zentzurik ikusten baina...

Hiru tenoreak

Gasa edo garagardoa?


Haur honek ez du batere utzi mahai gainean eta apurrak txantxangorri batzuk aprobetxatzen ari dira

Egongelak euskarazko hitzez josiak dituzte. Askok saiakera handia egiten dute hitz hauek erabiltzeagatik



Itoitz


Letrinak edo kakalekuak. Bateon batek ederki sufritu zuen

Arropa lehortzeko asmakuntza. Atzean Paraguayo zaldia

Nik esku batekin!

Handiek beraiena duten bezalaxe, txikien borobil erdia pasarela eta guzti

Eskolarako bidean

Eskola: hemen argazki tonto asko atera ditut baina emozioarengatik dira...


Oso oso familiarrak egiten zaizkit

Marrazki batzuk. Abstrakto totala. Ez naiz interpretatzen hasiko baina ezkerrekoak autoestima nahiko handia omen dauka. Hori bai, iluna!

Azken arauak kolokatuta edo deskolokatuta utzi naute...

Ta hauekin ados!


Eskola erakutsi zidan pertsonitarena eskubiko aulkia da



Txoko desberdinak


Petersena Mercatorrena baino errealagoa da behintzat




Duda dut ea bertan bazkaltzen duten jangela moduan. Hau ez nuen ulertu

Hau berriz bai. Negua gogorra delako oso








Bakoitzak bere estiloan: badaude txirrin desberdinak, txalaparta jartzen dutenak edo hemen bezalako klasiko bat.

Parke infantila... Hauek behintzat ez dute letrinarik

Okindegia

Kaleriz kale





Urte batetik bestera zelako itsura hartu duen etxe honek barrutik


Dutxak gehiago freskatzea nahi badezu badakizu...





Gosea badaukat baina gaur ez det jango

Deskantsuan denboraldiaren amaierarengatik


Kotxeentzako tailerra

Borobil erdia aurrerago itzala lortzeko erabilia izango dena

Behin etxean aste batetako Lakabeko ogi beltza. Lujo-lujo...
